Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

monetarismo

iz. Ekon. Ekonomia jakin batean den diru kopuru osoaren eta ekonomia horren funtzionamenduaren artean lotura estua dela dioen makroekonomia teoria. Teoria horren arabera, nahikoa eta beharrezkoa da diru eskaintza igotzea inflazioa gerta dadin. Ekonomia politikan 1960-1980 bitartean monetarismoak izan zuen indartze berria, Ekonomiako Nobel sariduna den Milton Friedman Estatu Batuetako ekonomialariari zor zaio batik bat.