Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mogadiscio

Somaliako hiriburua, Indiako ozeanoan. 500.000 biztanle. Industria eta merkataritzagunea. Nazioarteko itsasportua eta aireportua. X. mendean sortu zen, eta garrantzi handia lortu zuen berehala ehungintzaren garapenari esker. 1871n Zanzibarreko sultan herriak bereganatu zuen. 1872an alokatu egin zioten Italiari, eta saldu 1905ean. Urte horretan bertan izendatu zuten Somaliako koloniako hiriburu.