Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

mirotz

iz. Gabiraia.  v  Mirotz zuria (Circus cyaeneus). 50 cm inguru luzea eta gorpuzkeraz dotorekoa. Luma gehienak kolorez grisak izaten ditu arrak, eta arreak emeak. Europako eta Asiako erdi-iparraldean bizi da, baina aldiro bi kontinente horietako hegoaldera eta Afrikako iparraldera migratzen du; Ipar Amerikan ere bada. Leku zelai zabaletan ibiltzen da batez ere. Ugaztun, musker eta hegazti txikiak jaten ditu. Habia lurrean egiten du.  v  Mirotz lepazuria (Circus macrorus). Europako sortaldean eta Asiako erdialdean bizi dena. Arrak paparra zuria du.  v  Mirotz urdina (Circus pygargus). Europako erdi-hegoaldean eta Asiako erdi-ekialdean bizi dena.