Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Miron

Greziar eskultorea (Eleuteras, K.a. V. mendea). Bere garaiko greziar eskultore handien arteko lehena izan zen, bide berriak ireki baitzituen Greziako eskulturan. Harenak dira Diskobolo ezaguna eta Atenea-ren eta Marsias-en estatuak. Lan horiek oso ezagunak izan ziren antzinatean, baina gaur egun arte gorde direnak erromatarren garaiko kopiak baizik ez dira.