Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

miriapodo

iz. Zool. Artropodoen phylum-eko izen bereko 12.000 inguru zomorro moten izena. Miriapodoen baitan lau azpiklase biltzen dira: diplopodoak, pauropodoak, sinfiloak eta xilopodoak. Diplopodoek bi hanka pare dituzte segmentu bakoitzean, leku hezeetan bizi dira, belarra jaten dute eta gorputza beregain biribiltzeko gaitasuna dute. Pauropodoek hanka pare gutxi dituzte, 11 gehienera, itsuak dira eta harri azpitan bizi dira. Sinfiloak koloregabeak dira, belarra jaten dute eta harri azpitan bizi dira. Xilopodoek gorputz luze zapala dute, segmentu bakoitzean hanka pare bakarra duena, haragijaleak dira eta kako pozoitsuak dituzte.