Mirabeau, Riqueti kondea
Frantses politikari eta hizlaria (Bignon, 1749 - Paris, 1791). Frantziako Iraultzaren lehen aldiko buruzagietako bat izan zen. Aitonen semeen familia batean jaio zen. Frantziako Estatu Orokorretan biltzen zirenean Hirugarren Estatuko diputatu aukeratu zuten, eta Asanbladako lehendakari ere izan zen. Aipagarriak dira han egin zituen hitzaldiak, berdintasun zibilaren eta nobleen eta eliz gizonen pribilegioen desagertzearen alde. Monarkia konstituzionalaren aldekoa zen, eta ezkutuko harremanak izan zituen Luis XVI.arekin eta haren emazte Maria Antonietarekin. Ez zen izan harreman horien berri Mirabeau hil zen arte.
- Mir
- Mira, Carles
- mira
- Miraballes
- mirabe
- Mirabeau, Riqueti kondea
- mirabetasun
- mirabetu, mirabe(tu), mirabetzen
- mirabetza
- mirabetze
- Mirafuentes