Mira, Carles
Espainiar zinema zuzendaria (Valentzia, 1947 - 1993). 70eko hamarraldiaren bukaerako eta 80koaren hasierako zinemagile eztabaidagarrienetako bat, bere umore zoro, anarkista eta lotsagabe, probokatzaileagatik –gordina, batzuentzat; subertsiboa, besteentzat–, bere obra nagusiak erakusten duen bezala: Con el culo al aire (1981, Ipurdia agerian). Bere estreinako filma egin zuenetik –La portentosa vida del padre Vicente (1977, Aita Vicenteren mirarizko bizitza), antzerkigile eta zuzendari Albert Boadella katalanarekin elkarlanean– erlijio erakundeen eta zentsuraren haserrea piztu zuen. Baita Espainiako zinema industriarena berarena ere, 1980an, Donostiako Zinemaldian, Espainian filmak egitea Japonian zezenketari izatea bezalatsu zela adierazi zuenez gero.
- miopia
- miosi
- Miota
- Miozenoa
- Mir
- Mira, Carles
- mira
- Miraballes
- mirabe
- Mirabeau, Riqueti kondea
- mirabetasun