Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mirafuentes

Nafarroako erdi-mendebaleko udalerria (Lizarrako merindadearen erdialdea). Mugak: iparraldean, Nazar, ekialdean, Mendaza, mendebalean, Torralba del Rio eta Esprontzeda eta hegoaldean, Desoio. Garaiera, 651 m. 2,81 km2. 1999ko datuen arabera, 52 biztanle ditu (mirafuentestarrak). Odron ibaia igarotzen da udalerritik. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Ekonomia jarduera nagusia nekazaritza (garia, garagarra, mahatsa, zerri azienda; langileen % 50) da. Aipagarri dira XIII. mendeko San Roman eliza hasierako gotikokoa (XVIII. mendean eraberritua), XX. mendean berritutako San Adrian ermita eta ermitaren ondoan dagoen Mirafuenteseko jauregia.  v  Historia. 1236. urtean jaso zituen foruak Teodebaldo I.a Nafarroako erregearen eskutik. 1846. urtean bihurtu zen udalerri.