Mindegia Labaien, Mikel
Nafar aizkolaria (Ezkurra, 1949). Euskal Herriak eman duen aizkolaririk onenetakoa. 1977. urtean lortu zuen bere lehenengo txapela. Txapelketa askotan nagusitu da harrezkero (10 txapela). Euskal aizkolarien artean beteranoena. Abeltzaina da, eta Euskadiko eta Gipuzkoako hamarna txapelketa irabazi ditu. 2000. urtean, marka guztiak hautsi zituen: 51 urte zituela, Azpeitiko zezen plazan, urrezko aizkora jokatu zuen Olasagastiren aurka; galdu zuen arren, euskal aizkolaritzak eman duen aizkolaririk hoberenetakoa dela erakutsi zuen Mindegiak.
- minbizi
- minbizidun
- Minbredo
- minda
- Mindanao
- Mindegia Labaien, Mikel
- Mindel glaziazioa
- mindu, min(du), mintzen
- mindura
- minduri
- mineral