Mindel glaziazioa
Geol. Kuaternarioko hirugarren glaziazioa, Günz eta Riss izeneko glaziazioen artekoa. Duela 200.000 urte inguru gertatu zen, eta, paleontologiaren ikuspegitik, Elephas primigenius eta Rhinoceras tichorhinus fosilak dira aztarna nagusiak; hominidoen bilakaerari dagokionez, Homo Erectus-aren maila gorena izan zen Mindel glaziazioan.