Mindanao
Filipinetako uhartea, uhartediaren hegoaldean; 99.311 km2 eta 7.538.315 biztanle, inguruetako uharte txikiak barne. 17 probintziatan dago banaturik. Hiriburua, Davao. Sumendiek sortutako uhartea da. Uhartearen hego-ekialdean dagoen Apo sumendia Filipina osoko tontor garaiena da (2.955 m). Klima montzonikoa da, beroa eta euritsua. Biztanle gehienak malaysiarrak dira, eta kostaldean bizi dira. Nekazaritza da ekonomia jarduera nagusia (artoa, arroza, kotoia, kafea eta kakaoa).