milu 1
iz. Bot. Ginbaildunen edo apiazeoen familiako belar landarea, 2 m luze egin daitekeena (Foenicula vulgare). Sustrai biribil luzexkak eta zurtoin tente adartsua izaten ditu, hostoak berriz mehe luzaranak eta zurtoina inguratzen duen txorten zabalekoak. Lore txiki horiak ditu. Oso landare usaintsua da; anisaren ahogozoa du eta eltzekari gisa edo gozagarritarako erabiltzen da sukaldaritzan, eta eztula eta beherakoa sendatzeko berriz herri sendagintzan. v Itsas milua (Crithmum maritimum). Ginbaildunen familiako landarea, 15-50 cm luzea, hosto mamitsu urrindunak dituena eta itsasertzeko harkaitzetan hazten dena.