Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

milabarrika

iz. Zool. Laridoen familiako itsas txoria, 35 cm inguru luzea (Sterna hirundo). Mokoa, hegoak eta isatsa oso luzeak ditu, zangoak berriz laburrak eta hankak igerirako egokituak. Buru gaina beltza du, hegoak gris urdinxkak eta gorputzaren gainerako aldeak zurixkak. Ia Europa guztian, batez ere itsasertzetan, eta Kanadan bizi da. Arrain txikiak jaten ditu.