Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mila eta bat gauak

Sortaldeko ipuin bilduma. Jatorria sortalde urrunean du; handik Indiara zabaldu zen, eta ondoren, VI. mendearen inguruan, Persiara. Musulmanek Persia konkistatu zutenean bilduma aberastu egin zen, haiek erantsitako elementu berriei esker. Gaur egun erabiltzen den bertsioa XV. mendekoa da. Europan ezagutu zen lan horren lehen itzulpena Antoine Galland-ek egina zen, XVIII. mendearen hasieran. Bildumako ipuin ezagunenak Sinbad Marinela, Aladino, Ali Baba eta berrogei lapurrak dira.