Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

mikrouhin

iz. Fis. Maiztasun handiko eta luzera laburreko uhin elektromagnetikoa; luzera 1 mm-tik 1m-ra artekoa izaten du (uhin milimetrikoak, zentimetrikoak eta dezimetrikoak).  v  Mikrouhinak oso maiztasun handiko korronteek sortzen dituzte, 300dik 300.000 MHz arterainokoek. Uhin hauek espazioan igortzen dira, ionosferak, maiztasun gutxiagoko uhinak ez bezala, ez baititu islatzen. Zuzenean erraz hedatzen dira espazioan, eta, hori dela eta, telefono edo telebistako seinaleak bidaltzeko erabiltzen dira. Bestalde, ionosfera aztertzeko, astronomia ikerketak egiteko eta giza gorputzeko ehunetan beroa sortzeko ere erabiltzen dira, besteak beste.