mielitis
iz. Med. Bizkar hezurreko muinaren hanpatzea sortzen duen gaixotasuna. Mikroorganismoek, bizkarroiek, birusek edo pozoiak sortutako gaixotasuna da. Mota askotako mielitisak ezagutzen dira: poliomielitisa (muinaren gai grisari eragiten dio), leukomielitisa (muinaren gai zuriari eragiten dio) edo zeharkako mielitisa (biei batera eragiten die). Paraplejia erako paralisia (erasoa izan duen bizkarmuinaren paretik beherako paralisia) edo paraparesia (paralisi osora iristen ez den ahultasuna) dira gaixotasun honen ondorioak. Mielitisaren bilakaera oso aldakorra da; batzuetan heriotza sor dezake egun gutxitan, eta beste batzuetan, berriz, sendatu egiten da.