Miami
Estatu Batuetako hego-ekialdeko hiria, Floridako estatuan; 385.000 biztanle eta 1.574.000 biztanle aldiriak barne. Bertan bizi dira Kubatik ihes egindako kubatar asko. Floridako penintsularen hego-ekialdeko kostaldean dago, izen bera daraman itsasartean. Industria eta turismogune garrantzizkoa da. Nazioarteko aireportua. Unibertsitatea.