Mias, Lucien
Frantses errugbi jokalaria (Saint-Germain-de-Calberte, Lozère, 1930). Sendagilea da lanbidez, eta Frantziako errugbi jokalari onenetakoa izan da. Hogeita bederatzi aldiz aritu da nazioarteko partidetan 1951-1959 bitartean, eta Frantziako taldeko kapitain izan da. Entrenatzaile izan da, eta baita telebistako kirol aholkulari ere. Bere karrera Mazamet-en egin du gehienbat.