Kanpo espioitzarako zerbitzu britainiarra. 1912. urtean sortu zuten eta 1930-1940. urteetan munduko zerbitzurik ahaltsuena izan zen eta nazien aurkako operazio asko egin zituen. Bigarren Mundu Gerran eta ondoren Estatu Batuetako zerbitzuekin (OSS, CIA) lankidetzan jardun du.