metionina
iz. Biokim. Materia biziaren proteinetan ageri diren hogei aminoazidoetako bat. Laburdura: Met. Proteinen hidrolisiaren bidez lortzen diren gaietan kopuru txikietan aurki daiteke. Uretan eta alkoholetan urtzen diren hexagono erako xafletan kristaltzen da. Sintesi bidez ere lor daiteke. Oinarrizko aminoazidoa da, bera baita kolinarekin batera organismoaren barneko metilazio erreakzioetan parte hartzen duen osagai bakarra. Landare eta animalien proteinetan izaten da, kaseinan bereziki. Anemiaren, hepatitisaren eta zirrosiaren trataeran erabiltzen da.