Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

metileno

iz. Kim. Bi balentzia duen –CH2– erroa, metanoari bi hidrogeno kenduz lortzen dena. Gai organiko askotan ageri da, metileno kloruroan (CH2Cl2) adibidez.  v  Metileno urdina. Laborategietan redox erakusle gisa eta mikroskopio prestakuntzak tindatzeko eragile gisa erabiltzen den koloregaia. Ehun-zuntz naturalak tindatzeko ere asko erabiltzen da. Berez hauts berde eta distiratsu bat da, baina disoluzioan urdin bihurtzen da.