metilamina
iz. Kim. Monometilamina. Amoniakoaren eta alkohol metilikoaren katalisi erreakzioz lortzen den gas koloregabea. Bere formula CH3NH2 da. -6,8 °C-tan irakiten du eta -92,5 °C-tan trinkotzen da. Amoniako usaina du. Uretan, alkoholetan eta eterretan urtzen da, eta normalean uretan urtutako soluzioetan saltzen da (% 30-40-ko kontzentrazioetan). Bi egoeretan, isurkari gisa eta gas gisa, sukoia da, eta gasak begiak eta arnasketa aparatua erretzen ditu. Erabilera nagusiak hauek dira: koloregaiak, intsektu hiltzaileak, sendagaiak, argazki errebelatzaileak egiteko etab. Ekoizteko, urtzaile gisa, polimerizazio erreakzioak moteldu edo eragozteko eta erregaien gehigarri gisa ere erabiltzen da.