Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

metaplasia

iz. Biol. Ehun bat osatzen duten zelulak beste mota bateko zelula bihurtzea eta, horren ondorioz, zelula horiek osatzen duten ehuna ere beste mota bateko ehun bihurtzea. Gorputzeko gertakari berezi bat da eta kalteak sor ditzake (tumoreak adibidez), metaplasiaren ondorioz sortzen den ehun berria ez baita gorputzeko parte horri berez dagokiona.