Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

metaterio

iz. Zool. Ugaztunen klaseko azpi-klasea, martsupialen ordena hartzen duena eta horregatik martsupial izena ere ematen zaiona. Karenagabeak edo karena txikikoak dira. Eme gehienek martsupioa izaten dute: martsupioa duten metaterioen umeak ongi garatu gabe jaiotzen dira eta garapena amaren martsupioan betetzen dute; martsupiorik ez duten metaterio emeek bizkarrean eramaten dute umea. Metaterio ezagunena kangurua da.