Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mestral, Georges de

Velcro-aren asmatzailea (Colombier, 1907 - Commugny, 1990). Zuhaitz adabegiak larruan eta oihalean kateatzen zirela oharturik, itsaskortasun hori baliatzeko modu bat bururatu zitzaion, eta ehunak modu erraz eta segur batez itsasteko modua asmatu zuen. Mikroskopio baten bidez, kateatzen diren zuntzak muturrean halako kako moduko txiki bat dutela ikusi zuen, eta zortzi urtez aztertzen ibili ondoren, nylonezko bi zerrenda prestatu zituen, bata milaka kako txiki eta bestea milaka zulotxorekin. De Mestralek “velcro” deitu zion asmakizunari, velours and crochet hook (belusa eta gako orratza) ingeleseko hitzen inizialak erabiliz.