Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Messner, Reinhold

Austriar mendizalea (1944). 8.000 m-tik gorako mendi guztiak igo dituen mendizale bakarra da mundu osoan. 8.000 m-tik gorako mendi bat bakarka igo duen lehen gizona da (Nanga Parbat, 1978an) eta baita Everest mendia bakarrik eta oxigenorik gabe igo duen bakarra ere (1980an).