Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

messagerie

(Mezulariaren ardurapeko lurraldea esan nahi duen frantsesezko espiadea). iz. Zuberoa antzinako erregimenean banatuta zegoen hiru eskualdeetako bakoitza. Hauek ziren messagerie-ak: Basabürüa, hegoaldean; Pettarra, iparraldean, eta Arbaillak erdialdean. Eskualde horiek bic edo degarie izeneko aldeetan banatzen ziren. Bassabürüak bi degarie zituen: Ibar Esküin eta Ibar Ezker; Pettarrak hiru: Arüe, Lehuntze eta Domintxine, eta Arbailletan bi ziren: Arbailla Handia eta Arbailla Txikia edo Peyriede.