Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

mertxikondo

iz. Bot. Arrosaren familiako zuhaitza, fruitutzat mertxika ematen duena, 3-6 m luzea (Prunus persica). Muxika eta melokotoi izenez ere ezagutzen da. Enbor laburra eta adaburu zabal biribila ditu. Gaztetan azal leuna izaten du, kolorez gris arrea, hostoak berde luzaranak eta arrosa kolore argiko eta bost hosto txikiko lorea, adarren puntan eratua. Fruitu biribil hori edo gorria du, jateko oso ona. Gero zabaldu zen Irana, Europara eta Ameriketara. Gurutzaketen bidez alea garai desberdinetan ematen duten mota asko lortu dira. Eskualde bero edo epeletako landarea da. Orain 4.000 urte ezaguna zen Txinan.