merovingio
iz. Frantziako lehen erregeen dinastiakoa; dinastia horri dagokiona. Meroveo izan zen dinastia horretako lehen erregea. v Historia. Meroveoren ondorengoa zen Clovis (481-511) izan zen frankoen lehen erreinuaren sortzaile eta bateratzailea. Errege hori kristau egin zen, bere herriarekin batera, 496an, eta ia Galia guztia izan zuen bere eskuetan. Egin zuen testamentuaren ondorioz, Frantziako erreinuak behin behineko zatiketa izan zuen, baina, hala ere, errege merovingioek Burgundia eta Germania menderatu zituzten. Klotario aginpideaz jabetu zenean (511-561) batu egin zen, berriro ere, erreinu merovingioa. Dinastiak behera egin zuen VII. mendetik aurrera. 751n bukatu zen dinastia, Pepin aristokratak egindako estatu kolpearekin. v Idazkera merovingioa. Kurtsiba latinotik sortutako letra xeheen idazkera. Merovingioen eskuetan zegoen Galian erabili izan zen batez ere, VII. eta VIII. mendeetan.