Merleau - Ponty, Maurice
Frantses filosofoa (Rochefort-sur-Mer, 1908 - Paris, 1961). Edmund Husserl-en eraginpean, fenomenologiaren jarraitzailea izan zen, baina, fenomenologista gehienek ez bezala, kontzientzia baino harantzagoko mundu baten errealitate materiala baiesten zuen. 1940-1950 urteetan Karl Marx-en materialismo historikoaren bidetik abiatu zen, baina geroago hizkuntzaren eta esanahiaren azterketaz arduratu zen batez ere. Lan aipagarrienak: La structure du comportement (1942, Jokabidearen egitura), eta Phénoménologie de la perception (1945, Pertzeptzioaren fenomenologia).
- Merkurio
- merkurio
- merkurokromo
- merla
- merlatze
- Merleau - Ponty, Maurice
- merlenka
- Merlin
- Merlo Colomina, María Luisa
- mero
- merovingio