Meroe
Nilo ibaiaren ekialdeko ertzeko antzinako hiria, Nubian. K.a. VIII. mendean sortua izan zela uste da. Nubiako hiri garrantzizkoena bihurtu zen sortu eta denbora gutxira, eta hiriburu izan zen gero. K.o. IV. mendean suntsiturik geratu zen. Meroe egon zen tokian, gaur egungo Sudango iparraldean, tenpluen, jauregien, nekropolien, eta abarren aztarnak aurkitu izan dira.