Merlo Colomina, María Luisa
Espainiar antzezlea (Valentzia, 1941). Antzezle familia batean hazia eta hezia. Dantza ikasi zuen Karen Taft-ekin, eta hamabost urte zituela egin zuen debuta, Te espero en la Eslava errebista musikalean, Luis Escobarren gidaritzapean. Hemezortzi urterekin antzerkian hasi zen lanean, eta geroxeago zineman. 1961ean Carlos Larrañaga antzezlearekin ezkondu zen eta Espainiako antzoki nagusietan ibili zen berarekin egungo antzerkigile ospetsuenen obrak antzezten. 1981ean, senarrarengandik bereizita, Mexikora joan zen, Tirso de Molina konpainiarekin lan egitera. 1984an Espainiara itzuli zen No corran, que es peor antzerki lanean parte hartzera. Urtebete geroago, Buero Vallejoren Diálogos secretos-en lan egin zuen. 1986tik aurrera Espainiako Antzerki Klasikoko Konpainian lan egin du, telebistan aritzeaz gainera.
- merla
- merlatze
- Merleau - Ponty, Maurice
- merlenka
- Merlin
- Merlo Colomina, María Luisa
- mero
- merovingio
- Meroe
- meroera
- Merope