Mercalli-ren eskala egokitua
Lurrikaren intentsitatea neurtzeko sistema, lurrikarak eragiten dituen kalteetan oinarritua. 1902an Mercalli italiar zientzialariak proposatu zuen, ordu arteko erabiltzen zen Rossi eta Forel eskalaren ordez. 1931n eskala hau aldatu egin zen egungo hiriko bizimoduari egokitzeko; hamabi gradu ditu, lurrikarak eragindako kalteen arabera.