Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mercadante, Giuseppe Saverio

Italiar musikagilea (Altamura, 1795. urtean bataiatua - Napoli, 1870). Hasieran musika tresnetarako eta ahotserako lanak idatzi zituen, baina 1820tik aurrera operak idatzi zituen batez ere (60 inguru). Opera aipagarriak ditu: Elisa e Claudio, (1821), I briganti, (1830, Bidelapurrak), Il giuramento, (1837, Zina), eta Virginia (1866), besteak beste. Eliz musika, ganberako musika eta abesti ugari ere idatzi zuen. Bereziki zaindu zuen orkestra lana, gero Verdik jarraitu zuen bidetik. 1862. urtean erabat itsutu zen.