Mercado de Zuazola, Rodrigo
Gipuzkoar apezpikua (Oñati, XV-XVI). Huescako eta Salamancako unibertsitateetan egin zituen erlijio eta zuzenbideko ikasketak. Zamorako kalonje eta Mallorca, Sigüenza eta Avilako apezpiku izan zen. Politikan ere aritu zen eta eragin handia izan zuen Fernando Katolikoaren erabakietan. Gerora ospe handia izan zuen Oñatiko unibertsitatea sortu zuen 1540. urtean.