Menière, Emile-Antoine
Frantses medikua (Paris, 1839 - Lausana, 1905). Prosper haren aitak bezala belarriko eritasunei buruzko azterketak egin zituen eta bere izena daraman eritasun bat aurkitu zuen. v Menière-ren sindromea. Med. Barruko belarriaren eritasuna, entzumena galtzea, zorabioak, oreka falta, belarrietan presio sentsazioa, etab. ezaugarri dituena. Ez dago oso argi zein den eritasun honen jatorria, baina adituek diotenez, hodi erdi-biribiletako isurkariaren osaeran gertatzen diren gorabeheren ondorioz sortua izan daiteke. Gutxitan egin behar izaten da kirurgia ebakuntzarik, eta antihistaminikoen bidez sendatu ohi da.
- mengeltze
- Menges, Chris
- Mengistu, Hailé Mariam
- menhir
- menia
- Menière, Emile-Antoine
- meninge
- meningitis
- meningokoko
- Menipo
- menisko