iz. Biol. Diplokokoaren gisako mikroorganismoa. Gramnegatiboa da, higigaitza, eta biko edo lauko taldeetan hazten da. Eritasun ugari sor ditzakete meningokokoek, meningitis mota batzuk besteak beste; arnas bideetatik sartzen dira eta handik odolera eta meningeetara iristen dira.