Mengistu, Hailé Mariam
Etiopiako militar eta politikaria (1937). 1974an Haile Selasie aginpidetik bota zuen higikundearen gidari izan zen. 1977an aginpidea lortu zuen, T. Benti hila izan ondoren. 1978an adiskidetasun eta elkar laguntzarako hitzarmena izenpetu zuen Sobietar Batasunarekin. Herrialde horrek laguntza militarra eman zion, Kubaren bitartez, Somaliaren eta Eritreako iraultzaileen kontra borroka egin zezan. 1991n aginpidea utzi behar izan zuen, estatu kolpe baten ondorioz.
- mengel
- mengeldu, mengel(du), mengeltzen
- Mengele, Josef
- mengeltze
- Menges, Chris
- Mengistu, Hailé Mariam
- menhir
- menia
- Menière, Emile-Antoine
- meninge
- meningitis