Mendizabal, Juan Luis
(“Mendi”). Gipuzkoar pintorea (Lekeitio, 1928). Urtebete zuela Zarautza aldatu zen bere sendiarekin. Aitaren bidez ezagutu zuen Trillo margolari eta artista madrildarra, eta haren eskutik sartu zen pinturaren munduan. 1940an, aita hil ondoren, amarekin batera Donostiara joan zen bizitzera. Ascensio Martiarena maisu zuela ikasi zituen pinturaren ñabardurak. Euskal itsaso eta mendi bazterrak islatzen ditu bere lanetan. Taldeka zein bakarka erakutsi izan ditu bere lanak, batez ere Gipuzkoan. Hainbat argitalpenetan ere parte hartu du Mendik, eta ilustrazioak egin ditu Amerika eta Euskaldunak; Euskal presentzia Ameriketan (1992) liburuan, Zarautz Informazio udal aldizkarian (1993) eta Los prólogos de Pío Baroja (1996) liburuan, besteak beste.