Mendizabal, Fernando
Gipuzkoar idazle eta itzultzailea (Zaldibia, 1934). Euskaltzain urgazlea da. Yakin, Goiz-Argi eta Euskera agerkarietan eman ditu argitara lan aipagarrienak. Itzulpen nagusiak: Maria (1957, Pérez Lozano), Tantan lapurretan (1959, A. Montero) eta Lau Ebanjelioak (1962, elkar lanean egina). Bestelako lanak: Euskaldunentzat Gramatika Euskeraz (1972), Gramatika Txikia Euskeraz, Lardizabalen euskeraz zertxobait, etab. Urte askotan UZEI elkartean lan egin du.