Mendizabal, Jexux Mari
("Bizargorri"). Gipuzkoar idazlea (Ormaiztegi, 1949). Aspalditik Hondarribian bizi da eta irakasle modura lan egiten du. Bere ezaugarri nagusia herri tradizioaren ezagutza sakona da. Haur eta gazte literatura landu du gehienbat: Alegiak, sudur ondoan begiak (La Fontaineren alegiak, 1985), llargia lekuko (ipuin bilduma, 1989), Roque ttikia (Maupassanten ipuina, 1992), Zelina, Leizezulo eta Kalezulo (gazteentzako kontakizunak). Bertsolaritzan ere jarduna da, bertso irakasle eta gai jartzaile modura. Lazkao Txiki gizon txikiaren handitasuna liburua kaleratu du.