Mendiguren Elizegi, Xabier
Gipuzkoar idazlea (Beasain, 1964). Euskal filologiako ikasketak egin zituen eta argitaratzailea da lanbidez. Egungo euskal idazlerik oparoenetako bat da eta era guztietako gaiak landu ditu bere liburuetan, haur eta nerabeen ohiko arazoetatik hasita, euskal gizartearen egoera sozio-politikoraino. Haur eta gazte literaturan,hogeitik gora liburu ditu argitaratuak, ipuin eta eleberrien artean: Estitxuk pirata izan nahi du (1987), Joxemeren ohelikopteroa (1988), Harrika (1990), Patakon (1992), Irakasle alu bat (1996), Obsexuen kluba (1997), eta Txakurraren alaba (2000). Ez dira gutxi ere helduagoei zuzendutakoak: Sei puin amodiozko (1986), Hamalau (1992), Berriro igo nauzu (1997), Uda betiko balitz (2003), Bihotz gosetien kluba (2005), Arima enkoniatuak (2006), Elvis hil zen urtean (2007), Bizitza homeopatikoak (2008). Antzerki-lanak ere eman ditu argitara: Publikoari gorroto (1987), Telesforo ez da Bogart (2002), Heroien gaua eta Amodioaren ziega (2004), besteak beste. Bestalde, bi liburutan bilduta ditu han-hemenka argitaratutako artikuluak: Egunen harian (2005) eta Paperjalearen dieta (2006). Bereak dira ere Nerabearen biluzia (1999) oroitzapen liburua, eta Errekarteko koadernoa (2001) eta Arbelaren gainean (2004) kronika liburuak. Sari asko irabazia da.
- mendigoizaletasun
- Mendigorria
- mendigune
- Mendiguren Bereziartu, Iñaki
- Mendiguren Bereziartu, Iñaki
- Mendiguren Elizegi, Xabier
- Mendiguren
- Mendijur
- mendikate
- Mendikota
- Mendikute