Mendiguren Bereziartu, Iñaki
Gipuzkoar idazle eta itzultzailea (Ezkio-Itsaso, 1954). Filosofia eta letretan lizentziaduna da. Irakaskuntza urte asko eman ondoren, itzulpengintzan dihardu gaur egun. Elizen arteko Biblia (beste itzultzaile batzuekin elkarlanean, 1994), Alexis de Tocquevilli (Amerikako Demokrazia, 1995), J. Swift (Gulliverren bidaiak, 1997), David S. Williams (Joko bikoitza, 1999), Jeremy Taylor (Aitonaren hamaikakoa, 1999), edota J.K. Rowling (Harry Potter saila, 2000-2007) bezalako egileak itzuli ditu euskarara, beste askoren artean. 2002an literatura itzulpen onenaren Euskadi Saria irabazi zuen Harry Potter eta sekretuen ganbera (2001) obrarekin. Bi eleberri eman ditu argitara: Haltzak badu bihotzik (1990), urtebete lehenago Café Iruña Baqué saria eskuratu zuena, eta Ilunkerako xuxurlak (1999), urte bereko Irun Hiria saria lortu zuena.
- mendigoizale
- mendigoizaletasun
- Mendigorria
- mendigune
- Mendiguren Bereziartu, Iñaki
- Mendiguren Bereziartu, Iñaki
- Mendiguren Elizegi, Xabier
- Mendiguren
- Mendijur
- mendikate
- Mendikota