Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

memoria

h. oroimen. || h. oroitzapen.  v  Ordenagailu memoria. Ordenagailu elektroniko batean, aginduak eta datuak gordetzen eta biltzen dituen osagaia. Memorian datuak prozesatzeko unitate nagusiarentzat datuak eta instrukzioak berehala erabiltzeko moduan gordetzen dira. Bi eratakoa izaten da gehienetan, RAM edo random-acces memory (irispide aleatorioko memoria) eta ROM edo read-only memory (soil-soilik irakurtzeko memoria). Lehenengoan, informazioa idatzi eta irakurri egiten da, irispide lasterrekoa izaten da eta ez dio axola zein ordenatan jaso den informazioa bertan. Bigarrenean, behin grabatutako informazioa ez dago gero aldatzerik; sistema eragilearen agindu kodeak edo programazio hizkuntzaren oinarrizko zatiak jasotzen dira bertan.  v  Memoria magnetikoa. Ordenagailuen osagaietako bat. Bertan gordetzen dira informazioa, ereduak, aginduak, etab.  ■ Inf. Informatikan, informazioa gordetzeko eta berreskuratzeko zirkuituak. Zentzu zabalago batean, biltegi gisa erabiltzen diren kanpoko sistemak ere, diskoak, adibidez, memoriatzat hartzen dira. Normalean, baina, memoriaz hitz egiten denean, prozesadoreari zuzenean loturik dagoen biltegi erdieroale lasterra adierazten da. ■ Irakurtzeko ez bestetarako memoria progamagarria edo PROM. PROM progamatzailea izeneko hardware-a erabiliz datuekin graba daitekeen irakurtzeko ez bestetarako memoria (ROM). Behin PROMa programatu ondoren, datuak finkaturik geratzen dira eta ezin dira berriro programatu. ROMak errentagarriak izateko kopuru handietan ekoitzi behar direnez, diseinuen ereduak sortzeko aldian baizik ez dira memoria hauek. Diseinua hobetzeko prozesuan beste PROM batzuk grabatu eta bazter daitezke. ■ Irakurtzeko ez bestetarako memoria programagarria eta ezabagarria edo EPROM. Irakurtzeko ez bestetarako memoria berprogamagarria ere deitua (RPROM, Repogrammable Read Only Memory). EPROM (Erasable Programmable Read Only Memory) memoriak fabrikatu ondoren programatzen diren memoria txipak dira. Oso metodo egokia dira hardware fabrikatzaileek modelo batean etengabe aldatzen diren kodeak txerta ditzaten, PROM txipak kopuru handietan ekoiztea oso garesti izango litzatekeen kasuetan. PROM txipak ez bezala, EPROM txipak ezaba daitezke, txiparen gainaldeko azala kendu eta material erdieroalea irrada ultramoretatik igaro ondoren.