Memling, Hans
Flandestar margolaria (Selingenstadt am Main, 1435 - Brujas, 1494). Memlingen lana nahiko ezezaguna izan zen 1820 arte, urte horretan aurkitu baitzuten alemaniarrek eta frantsesek; horren ondorioz antzinako artearen gune garrantzitsuena bilakatu zen Brujas. Hiri horretan, Brujasen, lan egin zuen. Erlijioarekin lotutako gaiak landu zituen Memling-ek, Ama Birjina Haurrarekin batez ere. Erretratu bikainak ere egin zituen. Lan garrantzizkoenak: Donne triptikoa (1468), Santa Ursularen erlikien kutxa, Ama Birjina eta Haurra.