Memnon
Mit. Greziako mitologian, etiopiarren erregea, Eos-en (Goizalba) eta Titonoren semea. Troiako borrokaldian parte hartu zuen eta Akilek hil zuen. Eos-en malkoek (goizeko ihintzak) hunkiturik, Zeus-ek betiko bizitza eman zion. v Egipton Tebas inguruko Amenhotep III.aren harrizko irudi erraldoiei (21 m) eman zitzaien izen hori. Irudi horietako bat lurrikara batek hautsi zuen K.a. 27. urtean. Geroztik, goizean eguzkiaren lehenengo izpiek irudia jotzen zutenean, hotsak entzuten ziren, harparen doinuaren gisakoak. Hots horiek Memnonek bere amaren negarrari ematen zion erantzuna zirela uste zen. Septimio Severok K.o. 170 urtean irudia konpondu zuenetik hotsak ez ziren gehiago entzun.