Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mena

Gaztelako ipar-ekialdeko harana, Burgosko herrialdean. Mugak: iparraldean Karrantza (Bizkaia), ekialdean Balmaseda, Artzienaga, Zalla eta Gordexola, hegoaldean Losako merindadea (Burgos), eta mendebalean Montijako merindadea (Burgos). Kadagua ibaiak igarotzen du. Administrazio aldetik Burgosko herrialdearen mende dagoen arren, Balmasedako epai-barrutiaren barnean dago.  v  Historia. Menako harana autrigoien lurraldea izan zen antzinatean. 1009. urtean Iruñeko erresumako lurra zen, Enkarterrietakoa, Bizkaiko lurraldearen barnean. XII. mendean Gaztelaren barnean geratu zen.