melanina
iz. Biokim. Organismoen ehunetan aurkitzen diren, edo prozesu biokimikoen bidez ehunetan eratzen diren pigmentu beltz arreei ematen zaien izena. Melaninak ematen die kolorea ileari, erretinari, eta larruazalari. Melaninek burdina eta sufrea dute osaeran eta tirosinatik eratorriak dira. Arraza beltzeko pertsonak oso ugaria dute melanina.