melamina
iz. Kim. Ura eta amoniakoa katalizatzaile baten aurrean elkarrekin berotuz, edo zianamidaren polimerizazioz eratzen den trimero ziklikoa [(H2N-C=N)3]. Uretan nekez baina etanoletan oso ongi urtzen diren kristal zurietan agertzen da. Ez da sukoia, baina erre egiten ditu azala eta begiak. Melaminaren erretxinak egiteko, sintesi organikoetarako eta larruak ontzeko erabiltzen da. v Melamina erretxina. Melamina eta formaldehidoa erreakzionaraziz eratzen den aminoerretxina. Hauts eran prestatzen dira, eta apainduratarako plastikoak egiteko oso erabiliak dira. Egur hautsa, mearen hautsa edo betegarri inorganikoak erantsiz papera hezagaitz egiteko, ehunak eta larruak tratatzeko etab. ere erabiltzen dira. Urearen erretxinak baino hobeto jasaten ditu ura eta beroa.