melanesiar
izlag. eta iz. Melanesiako uharteetako biztanlea; Melanesiari dagokiona, Melanesiakoa. v Ginea Berrian, Bismarck uhartedian, Luisiade, Salomon, Santa Cruz, Hebrida Berriak eta Loyalty uharteetan; Kanaky, Fiji eta Ozeano Bareko hego-mendebaleko beste uharte txiki batzuetan bizi dira melanesiarrak. Sailkapen batzuen arabera Ginea Berriko papuak melanesiarren multzoan sartu izan dira, baina beste batzuetan australiarren arrazaren barruan sailkatu izan dira. v Melanesiar hizkuntzak. Hizkl. Austronesiar (malaysiar-polinesiar) familiako sortaldeko saileko hizkuntzak, Melanesiako uharteetean erabiltzen direnak. Melanesiar hizkuntzak 400 inguru dira eta Mikronesiako eta Polinesiako hizkuntzekin harremanak dituzte. Milioi lagun inguru dira melanesiar hizkuntzez mintzatzen direnak; zabalduena fidji hizkuntza da, Fidji uharteetakoa.